jueves, 8 de diciembre de 2016

ESPEZIEEN SUNTSIPENA




Zer da suntsipena?

Resultado de imagen de peligro de extincionSuntsipena: inguruneko baldintza berrietara gaizki egokitu eta ugaldu ezin delako espezie bat desagertzea da. Izan diren espezieen %99 gaur egun desagertuta dago. Oso aldakorra da. Espezieak sarritan edo noizbeinkan suntsitu daitezke, eta suntsipena organismo-talde baten barruan gerta daiteke edo hainbat teldetan aldi berean. Azken kasu horretan, suntsipen masiboa gertatzen dela esaten da. Krisi-garai horietan biodibertsitatea asko murrizten da. Espezieek biosfera berriz ere konkistatu beharko dute, leku hutsak bete. Espezie berriak sortzen dira.

Biziaren historian, gutxienez bost garaitan, hainbat eta hainbat espezie galdu dira.

Duela 252 milioi urteko suntsipena izan zen suntsipen handiena, orduan espezie gehien galdu egin baitzen.
Hipotesi berrienaren arabera, anoxiak (itsasoko uretan oxigenorikez egotea) sortu zuen hondamendia. Atmosfera berotu egin zen, bolkanismo handiaren eraginez, eta horrek esan zuen anoxia.
    Duela 252 milioi urte domino efektu bat gertatu zen:

 BOLKANISMOA --------> BEROKETA --------> ANOXIA -----------> SUNTSIPEN HANDIA

Duela 65 milioi urte suntsipena izan zen suntsipen ezagunena. Garai hartan galdu ziren dinosauroak eta beste hainbat izaki bizidun. Mendi baten neurriko asteroide bat erori zen Mexikoko hegoaldera, eta ingurunea hondatu zuen: tsunami erraldoiak eta suteak piztu zituen.
Resultado de imagen de peligro de extincion logoHorrez gain, temperatura-aldaketa handiak eragin zituen, eta hori dela eta, elikagai gehien eta temperatura egonkorra behar zuen espezieak galdu egin ziren; besteak beste dinosauro jatunak.
Asteroideak Lurrarekin talka egin zuenean, Lurra partikula-laino batez estalita geratu zen. Hainbat hilabetetan ez zen eguzki-argirik sartu Lurrera, laino horren eraginez. Hori dela-eta, fotosintesia eten egin zen, eta mundu osoko tenperatura jaitsi. Hautsa jalki zenean sortu zen iridiodun-geruza.

 Faktore desberdinengatik gertatu daitezke:
  • Fenómeno demografiko eta genetikoa, poluzioa, habitaten hondaketa, gaixotasuna eta berotze globala.
  • Suntsipen masiboa: Suntsipen hau  geologoentzat eta paleontologoentzat harrigarriena da, bat batean gertatzen dena. Bost suntsipen handi gertatu dira.  Bi eratan garatu daiteke:
  • Suntsipen progresiboa: Hainbat espezien suntsipena gertatu da denbora motz batzuetan izakiak parte hartu gabe. Gradrualki garatzen da pausa gabe.
  1. Espezieen %10 edo gehiago desagertzea urte bat baino gutxiagoan.
  2. Espezieen %50 edo gehiago desagertzen badira 3 milioi urtetan zehar.