jueves, 8 de diciembre de 2016

ESPEZIEEN SUNTSIPENA




Zer da suntsipena?

Resultado de imagen de peligro de extincionSuntsipena: inguruneko baldintza berrietara gaizki egokitu eta ugaldu ezin delako espezie bat desagertzea da. Izan diren espezieen %99 gaur egun desagertuta dago. Oso aldakorra da. Espezieak sarritan edo noizbeinkan suntsitu daitezke, eta suntsipena organismo-talde baten barruan gerta daiteke edo hainbat teldetan aldi berean. Azken kasu horretan, suntsipen masiboa gertatzen dela esaten da. Krisi-garai horietan biodibertsitatea asko murrizten da. Espezieek biosfera berriz ere konkistatu beharko dute, leku hutsak bete. Espezie berriak sortzen dira.

Biziaren historian, gutxienez bost garaitan, hainbat eta hainbat espezie galdu dira.

Duela 252 milioi urteko suntsipena izan zen suntsipen handiena, orduan espezie gehien galdu egin baitzen.
Hipotesi berrienaren arabera, anoxiak (itsasoko uretan oxigenorikez egotea) sortu zuen hondamendia. Atmosfera berotu egin zen, bolkanismo handiaren eraginez, eta horrek esan zuen anoxia.
    Duela 252 milioi urte domino efektu bat gertatu zen:

 BOLKANISMOA --------> BEROKETA --------> ANOXIA -----------> SUNTSIPEN HANDIA

Duela 65 milioi urte suntsipena izan zen suntsipen ezagunena. Garai hartan galdu ziren dinosauroak eta beste hainbat izaki bizidun. Mendi baten neurriko asteroide bat erori zen Mexikoko hegoaldera, eta ingurunea hondatu zuen: tsunami erraldoiak eta suteak piztu zituen.
Resultado de imagen de peligro de extincion logoHorrez gain, temperatura-aldaketa handiak eragin zituen, eta hori dela eta, elikagai gehien eta temperatura egonkorra behar zuen espezieak galdu egin ziren; besteak beste dinosauro jatunak.
Asteroideak Lurrarekin talka egin zuenean, Lurra partikula-laino batez estalita geratu zen. Hainbat hilabetetan ez zen eguzki-argirik sartu Lurrera, laino horren eraginez. Hori dela-eta, fotosintesia eten egin zen, eta mundu osoko tenperatura jaitsi. Hautsa jalki zenean sortu zen iridiodun-geruza.

 Faktore desberdinengatik gertatu daitezke:
  • Fenómeno demografiko eta genetikoa, poluzioa, habitaten hondaketa, gaixotasuna eta berotze globala.
  • Suntsipen masiboa: Suntsipen hau  geologoentzat eta paleontologoentzat harrigarriena da, bat batean gertatzen dena. Bost suntsipen handi gertatu dira.  Bi eratan garatu daiteke:
  • Suntsipen progresiboa: Hainbat espezien suntsipena gertatu da denbora motz batzuetan izakiak parte hartu gabe. Gradrualki garatzen da pausa gabe.
  1. Espezieen %10 edo gehiago desagertzea urte bat baino gutxiagoan.
  2. Espezieen %50 edo gehiago desagertzen badira 3 milioi urtetan zehar.

martes, 6 de diciembre de 2016

ESPEZIAZIOA ETA BIODIBERTSITATEA

Zer dira kontzeptu hauek?

  • Espeziazioa: espezie batetik bi espezie sortzeko prozesua. Horretan, populazioen bariazio genetikoak gero eta gehiago bereizten dira hautespen naturalaren ondorioz (txorien eta bi uharteen adibidea)
  • Biodibertsitatea: bizia Lurrean sortu zenetik 4000 milioi urte igaro dira. Espezieak sortu eta desagertu egin dira, inguruko baldintzak aldatzean. 
10 milioi espezie daude, bakoitzak bere aniztasun genetikoa du eta komunitate ekologiko baten parte da.

Imagen relacionada Biodibertsitatearen garrantzia

Biodibertsitatea funtsezko eta oinarrizko balioa du planetan.Prozesu historiko natural bat da, horregatik eskubidea dauka bere existenziarekin jarraitzeko.

 

 

 

Ekosistema anitzak eta urriak zer dira?

    Imagen relacionada
 
  • Ekosistema Anitzak: basoak eta itsasoak adibide honak dira zeren bi bioma hauetan, animalia  dibertsitatea oso handia da. Hainbat animali esberdin daudenez, aniztasuna handia da.

    Resultado de imagen de sociedad humana
  • Ekosistema Urriak: kasu hauetan dibertsite maila baxuagoa da ekosistema anintzetan baino. Gizartea adibidez, oso ohikoa denez barietate gutxi dago gu artean.

EBOLUZIOARI BURUZKO TEORIAK

 Darwin

Resultado de imagen de darwin 1809 ko otsailaren 12an jaio zen The Mount,Shrewsbury-en. Britainia Handian eta Irlandako Erresuma Batuan bizi zen. Naturalista eta biologo ingelesa izan zen.1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. 1831ko Abenduaren 27an gabon egunean abiatu eta Lurrari bira eman ondoren 1836ko urriaren 2an iritsi zen berriz Ingalaterrara.  Han hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatz

 

ARGUDIOAK

    Resultado de imagen de teoria de darwin
  • Mundu aldakor batena organismoa aritzen da ere.
  • Aldatze prozesua apurkakoa eta etengabekoa da.
  • Antzekotasunak dituzten organismoak ahaideak dira.
  • 1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela. 1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.
  • Darwinen bidaia luze horretan ezarri ziren eboluzioaren teoria bilakatu zenaren oinarriak:
    • Resultado de imagen de teoria de darwin
    • Izaki bizidun ugari aztertu eta bildu
    • Azterketaren ondorioz ideia fixistak zalantzan jarri ziren
  • Charles Lyell eta Thomas Malthusen lanak eragin handia izan zuten Darwinengan:
    • Ideiak hartu zituen Lyellengandik eta izaki bizidunetan aplikatu zuen.
  • Bizirik irauteko lehiaren ideia hartu zuen Malthusengandik.

EBOLUZIOAREN AZALPENAK:
Garai bateko naturalistek ziur zeuden espeziak gaur egun bezala zirela, fixismo deritzena.Eboluzioaren teoriaren kontrakoa da. Haien arabera jainkoak espezie guztiak sortu zituen eta dutela eboluziorik izan. Fosilak desagertu diren izaki bizidunak dira.
-Transformismoa: (jirafak)
Jean-Baptiste de Monet (1744-1829) eboluzioa nola gertatzen den sendotasunez azaldu zuen lehen zientzialaria izan zen. Transformazioa: izaki bizidun guztiek forma konplexuagoetara aldatzeko joera naturala dute. Izaki bizidunak bizitzeko eta ugaltzeko eboluzionatu zuten.
Eskuratutako karaktereen teoria:
  1. Inguruneko baldintzak aldatzen dira.
  2. Beste behar batzuk sortzen dituzte.
  3. Ohitura berriak sortzen dira: organo gehiago edo gutxiago, garatu edo atrofiatu… Izaki bizidunak aldatu egiten dira.
  4. Aldaketa horiek ondorengoei transmititzen zaizkie.

Darwinismoa: (untxiak)

BIGARREN TEORIA

Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria, izaki bizidunek naturan duten eboluzioa azaltzeko mekanismoa:
  1. Bariazio txikiak daude espezie berekoenen artean. Gehienak heredatzen dira. Neurriari, kolorazioari edo elikagaiak lortzeko gaitasunari eragin diezaiekete.
  2. Bizirauteko borrola sortzen da inguruneko baldintzengatik.
  3. Aldaketa batzuek beste batzuek baino arrakasta gehiago dute. Biziraun edo ugaltzen direnak zorte hobeagoa izango dute.
  4. Espeziea aldatu egiten da. Alde bariazioak dituztenak geratuko dira (belaunaldi bakoitzean ugariagoak) eta ez dituztenak desagertu.
  5. Darwinismoa gaur egun.
    1. Resultado de imagen de te adaptas o mueres darwin
    2. Herentzia hautespen naturalean lehengaia da. Darwinek ezin izan zuen bariazioa azaldu, ezta nola transmititzen zen belaunaldiz belaundi.
    3. Mutazioak material genetikoan gertatzen diren aldaketak dira. Heredatu egiten dira eta gehienak kaltegarriak dira. Neutroa da abantaila edo desabantailarik ez baditu. Inguruan zerbait aldatzen bada, mutazioa onuragarria edo kaltegarria bihurtzen da. Jasatea izango da bizirauteko eta ondorengo gehiago uzteko. Ez badute heriotza, material genetikoan geratzen dira ondorengoentzat, ezberdintasunak sortuz. Bat bateko aldaketa iraunkorrak dira. Zelula somatikoetan eta gametoetan sortu daitzeke.
    4. Ugalketa sexualak gene-konbinazio berriak sortzen ditu, bariazioa handituz. Asexualen mutaziorik gabe, ondorengoak gene-konbinazio bera dute.

Bariazioak mutazioz sortzen dira, geneen bidez, eta haietaz baliatzen da hautespen naturala. XX. mendeko arkikuntzei esker, zientzialariek Darwinen teoria berrikusi zuten.
    Resultado de imagen de la teoria de darwin
  1. Lamarkismoa baztertu zuen.
  2. Nahastearen bidezko herentziaren ideia alde batera utzi zuten behin betiko.
  3. Neodarwinismoa: hautespen naturalaren teoria eta genetikari, paleontologiari eta ekologiari esker:
    1. Unitate ebolutiboa populazioa da.
    2. Alelo ezberdinak mutazio bidez sortzen dira.
    3. Fenotipoak zehazten dira. Ondorengoak izateko aukera gehiago dituzte. Oinarrizko aleloak gero eta ohikoagoak dira.

EBOLUZIOAREN ABIADURA

Gradualismoa: eboluzioa prozesu mantsoa eta graduala da. Saltoka?
Resultado de imagen de la teoria de darwinDarwinek denborarekin fosilak aurkituko zirela pentsatzen zuen, bizi guztiaren eboluzioa jarraitzeko. Baina ez dago denen fosilik.
Saltazionismoa: ebozioaren abiadura oso irregularra da. Existitu badira, jasandako aldaketak oso azkarrak izan zirelako.
Etendunaren teoria: espezieek garai batzuetan ez dute aldaketarik izan, eta eboluzio biziko etapa motz batzuek eteten dituzte.
(Fosil-erregistroa)
Gaur egun, hau leundu eta eboluzioaren ohiko abiadura eta nolako aldaketak sortzen diren eztabaidatzen da.

HAUTESPEN NATURALA, EGOKITZEA ETA JITO GENETIKOA


Egokitzea: inguruneak herentziazko bariazio batean eragiten duen hautespen naturalaren ondorio da. Zoriz sortutakoak dira mutazio bidez, populazio batean, osoa aldatzen da, ingurura hobeto egokituta. Prozesu berriz sortzen da. Aniztasuna ez badu baldintza berrietara egokitzeko abantailarik, populazio desagertzen da (hartzak).
-Neutralismoaren teoria: aldaketa molekular gehienek egokitze neutroa izaten dute. Ez dute arbasoenak baino hobeagoak edo txarragoak, egokitzen.
-Jito genetikoa: aleloak handitzea edo gutxitzea zoriaren araberakoak dira.  

EBOLUZIOAREN ALDEKO ARGUDIOAK

Zientzialariek ez dute eztabaidatzen fosilen, anatomia konparatzaileen eta biologia molekularren ekarpenen argudioak.

Biogeografikoak 

Imagen relacionadaIzaki bizidunen banaketa geografikoan kontuan hartu behar da arbaso komuna Pangean bizi zela. Hainbat erlaziorik gabe isolatu ziren. Ostrukak, ñanduak eta emuak espezie desberdinekoak dira, baina antzekotasun asko dituzte.

 

 

 

Morfologikoak eta anatomikoak


Imagen relacionadaEskeletoek antz handia dute, pieza berdinez osatuta baitaude, arbaso komuna dutelako. Eskeletoan eta organoetan heredatutako antzeko egiturak homologia dira. Eta eragiten duten organoak organo homologoak dira. Zuhaitz filogenetiko bat egiteko, homologiak karaktereak baliatzen ditu.

 Resultado de imagen de anatomia humana evolucion

 

 

Enbriologikoak

Resultado de imagen de embriologia comparada evolucionAnimalia ornodunen enbrioiek antzeko etapak dituzte. Antzekotasunak desagertzen dira enbrioia garatzen doan heinean. Garapena arbaso komun batetik heredatu dute. Antzekotasun handiagoak ahaidetasun ebolutiboaren maila handiagoa dela islatzen du.

 

 

Molekularrak

Izaki bizidunak antzekotasunak dituzte zelula eta molekuletan. DNAren lau hizkiko kodea berbera da izaki bizidun guztietan, jatorri bera dutelako. Alderatzen da ahaidetasuna deduzitzeko. Zenbat eta ezberdintasun gehiago, orduan eta urrunago arbaso komuna.

AHADEITASUN EBOLUTIBOA ETA ZUHAITZ FILOGENETIKOAK

Zer da izaki bizidunen arteko ahaidetasuna?

Ahaidetasun ebolutiboa eta zuhaitz filogenetikoak
Izaki bizidun guztiak ahaidetuta daude mailaren batean. Arbaso komunarekiko hurbiltasunaren araberakoa da. Anai-arreben arteko ahaidetasuna lehengusuren artekoa baino handiagoa da: anai-arrebena gurasoetan dago; lehengusuetan, berriz, aitona-amonetan.

Nola irudikatzen da grafikoki?

Resultado de imagen de arbol filogenetico de los animales vertebrados y invertebrados

Grafikoki zuhaitz filogenetikoetan biologoek erlazionatu nahi dituzten organismoen karaktereei buruzko datuak jaso eta aztertzen dituzte. Enborra eta adarrak dituzte, espezieen arteko harremanak adierazten dira. Karaktere komunak ote dituzten hartzen dira kontuan. Zenbat eta gehiago, orduan eta ahaidetasun-maila handiagoa.